XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) haur txikiago batekin batera tokatu zitzaidan niri; ia beti, bere eginbeharrekoak ohean bertan egiten zituen.

Gelak espetxe itxura zeukan, bi leiho estu zituen, eta argi gutxi sartzen zen.

Zeharo beteta zegoen, berrogeita hamar bat gaixo zeuden.

Haur batzuk nik ulertzen ez nien hizkuntzan mintzatzen ziren.

Euliz betetako pareta haiek pintura ondatua zuten.

Eta, batez ere, bidali ezineko kirats nazkagarri bat zerion guztiari: heriotzaren kiratsa.

Sukar handiak harrapatu ninduen eta kilo asko galdu nituen.

Nire beldurrik handiena, nire gurasoak, ni gabe, ekialdera bidaliko ote zituzten zen.

Nire egoera egunetik egunera okerragotzen zihoan, eta gero eta arazo gehiago agertzen zitzaizkidan.

Ez zuten espero bizirik irtengo nintzenik.

Elgorria, paperak eta bi belarrietan zoldura etorri ziren bata bestearen atzetik.

Zizareak ere sortu zitzaizkidan, ahotsik gabe geratzen ari nintzen eta gorputza ezkabiaz bete zitzaidan.

Lagun berri bat egin nuen ospitalean, Ada, judu-alemaniar jatorrikoa.

Palestinari buruzko kantu berri bat erakutsi zidan, orain Israel dagoen lekuari buruzkoa alegia: hitzak amaigabeko paradisuaz mintzatzen ziren, non Libanoko zedroek zerua jotzen baitzuten.

Noizbait hara joango ginela agindu zidan: Beste pixka bat iraun besterik ez daukazu, (...)